Pasa den urriaren 16an egin zen aurtengo lehenengo formazio saioa janariaren inguruan. Egingo diren hiru saioetatik lehena izan da eta irakaslea eta psikoloa den Susana Martinez izan genuen hizlari moduan. Jantokian hartu dugun bide berrian lagungarri izango diren profesionalen iritziak jaso, jantokian lan egiten duten hezitzaileei formazioa eman eta interesa agertzen duten gurasoei zalantzak argitzea izango dira formazio saio hauen helburuak. Jantokira doazen ikasleek, leku atsegin eta lasaia aurkitzea nahi dugu eta janariarekin duten harremana egokia izatea. Lehenengo formazio saioak eman dituen dokumentuak ikusi dezakezue klikatuta. Hurrengo saioa azaroaren 6an izango da eta Juanjo Quintela psikologoa izango dugu gurekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario