lunes, 11 de septiembre de 2017

JANTOKIA 2017-2018 IKASTURTEA

Kaixo gurasook!
Datorren astelehenean, irailaren 18an, jarriko dugu martxan jantokiko zerbitzua. Izena eman nahi duzuenok, irailaren 15erako abisua eman idazkaritzan. Iraileko menua ikusteko klikatu hurrengo helbidean:     Iraileko menua



viernes, 8 de abril de 2016

NUTRIZIONISTA BERRIAREN AURKEZPENA OSTIRALEAN (APIRILAK 15)



Datorren ostiralean, apirilak 15, arratsaldeko 17:00etan eta ikastolako DBH ikasleen eraikuntzako bigarren solairuko batzar gela nagusian, janariaren inguruan antolatu dugun  formazio saiora  gonbidatu nahi zaituztegu.

Ane Azpiazuk, Ikastolako nutrizionista berriak, bere burua aurkeztuko du eta jantokiko menua osatzeko orduan kontutan hartzen dituen irizpideak azalduko dizkigu. Honez gain, dieta orekatu baten oinarriak eta erosketak egiterakoan etiketetan agertzen den informazioa ulertzen lagunduko gaitu. Bukatzeko, bertaratzen direnen janarien inguruko zalantzak argitzen saiatuko da.

martes, 28 de octubre de 2014

JANTOKIA ETA JANARIAREN INGURUAN FORMAZIOA SAIO BAT EGIN DA IKASTOLAKO AGENTE DESBERDINEKIN

Pasa den urriaren 16an egin zen aurtengo lehenengo formazio saioa janariaren inguruan. Egingo diren hiru saioetatik lehena izan da eta irakaslea eta psikoloa den Susana Martinez izan genuen hizlari moduan. Jantokian hartu dugun bide berrian lagungarri izango diren profesionalen iritziak jaso, jantokian lan egiten duten hezitzaileei formazioa eman eta interesa agertzen duten gurasoei zalantzak argitzea izango dira formazio saio hauen helburuak. Jantokira doazen ikasleek, leku atsegin eta lasaia aurkitzea nahi dugu eta janariarekin duten harremana egokia izatea. Lehenengo formazio saioak eman dituen dokumentuak ikusi dezakezue klikatuta. Hurrengo saioa azaroaren 6an izango da eta Juanjo Quintela psikologoa izango dugu gurekin.

https://drive.google.com/a/lekeitiokoikastola.org/file/d/0ByLbFxERLJFrajQ3bndtWTFhRDg/view?usp=sharing
https://drive.google.com/a/lekeitiokoikastola.org/file/d/0ByLbFxERLJFrenlyV2NBYWhRMTg/view?usp=sharing

https://drive.google.com/a/lekeitiokoikastola.org/file/d/0ByLbFxERLJFrQjBROXVLVm44dDA/view?usp=sharing

https://drive.google.com/a/lekeitiokoikastola.org/file/d/0ByLbFxERLJFraUxrNEtla01sZkk/view?usp=sharing

miércoles, 24 de septiembre de 2014

BERTOKO PRODUKTUAK ETA EKOLOGIKOAK DIRA NAGUSI JANTOKIAN

Ikastolaren hezkuntza proiektuko balore eta printzipioak lantzeko gunea dugu jantokia. Eta balore horiek praktikan jartzeak jantoki ekologiko eta autogestionatu baten aldeko apustua egitera eraman gaitu. Apustu horrek 1) kontsumo arduratsua bultzatzea, 2) baserritarraren eta Ikastolaren arteko harreman zuzena sustatzea, 3) Lea Artibain, edo inguruan, ekoiztutako sasoiko elikagai ekologikoak erabiltzea eta 4) bertoko ekonomia sustatzea dakar. Ibilbide berri honek bere fruituak ematen ari da eta gaur egun esan dezakegu produktu gehiena inguruko ekoizleena eta ekologikoa dela. Hauen artean: Barazkiak (Kalabaza, kalabazina, tomatea, letxuga, patatak, porruak, tipulak, brokolia, azalorea, asak), fruta (kiwia, sagarrak, madariak, laranjak), haragia (oilaskoa, solomoa), Ondarroako arrain freskoa, esnekiak (jogurra, gazta, esnea) eta arraultzak.



  

 

martes, 9 de septiembre de 2014

JATEN DUGUNA GARA

Bideo honek, jaten ditugun elikagaiak eta osasunaren artean dagoen harreman eztua azaltzen digu. Bertan adibide ugari erraz ulertzekoak ikusiko dituzue. "La alimentación del futuro" bideo ikusteko klikatu argazkian.


miércoles, 26 de febrero de 2014

"GOSARI OSASUNGARRIA" PROIEKTUA MARTXAN DAGO

Eguneko lehen otorduaren garrantziaz aspaldian hasi ziren ohartarazten elikaduraz eta osasunaz arduratzen diren elkarteak. Ohitura onak hartzea izaten da kontua, baina egungo bizimoduaren abiadurak ez du horretan laguntzen. Gure ikasleen artean gosari osasungarriak duen garrantziaz ohartarazteko, Ingurumen planaren barruan, urtarrila, otsaila eta martxoaren  zehar astelehenero, urtarrilaren 20tik hasita, Ikastolaren  eskutik LH mailetako ikasleek gosari berezia egingo dute. Elikadura egokia gosari egokiarekin hasten da eta haurtzaroa da, zalantzarik gabe, gosari egokiaren ohitura sustatzeko adinik egokiena. 


lunes, 3 de febrero de 2014

AFARI PROPOSAMENAK JANTOKIKO MENUAREKIN

Otsaileko menuarekin batera afarietarako menu proposamena jarri dugu erabili nahi dutenentzako. Jantokian bazkaltzen duten ikasleentzako pentsatua dago eta eguerdian jan dutenari afariko janaria orekatzea du helburua.


https://drive.google.com/file/d/0ByLbFxERLJFrdEpFam80c1JBU1U/edit?usp=sharing